XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuskizuna ezin zitekeen dibertigarriagoa izan.

Akazioren asto ilegorria, burua goian zuela, arrantzaka ari zen, eroaldi atakea jasan balu bezala, edo rock sukarra edo hauteskunde garaiko politikari baten haserrea; zeren eta arrantzaka hastearen arrazoiak asko eta modu askotakoak izan daitezke.

Bere lehen beharrei ezin zien galgarik jarri, nagusia galerazten ahalegindu zen arren.

Ebelioren zamalkoari garauak mina ematen zioten nonbait, bada rodeoko ikuskizun liluragarri bateko partaide balitz bezala saltoka ari zen.

Haren nagusiak hala-hola lortzen zuen bere eserlekuan mantentzea, eta oihu ikaragarriak botatzen zituen, beharbada hainbeste nahaste eta ipurdikoren ondorioz zaldarrak zanpatzen zizkiotelako.

Edo beharbada pozaren oihuak ziren, benetan cow-boya sentitzen zelako eraginak.